jueves, 3 de enero de 2008

WIKIAREN ABANTAILAK ETA EZAUGARRIAK

WIKIAREN ABANATAILAK ETA EZAUGARRIAK

Abantailak:

Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.

Ezaugarriak:

Bereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehen, nabigatzailebaten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.

Hiruroz gain, beste ezaugarri batzuk aipatu behar dira: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola.

• Edizio erraztasuna

Zertan datza erraztasuna? Wiki baten web orri bakoitzeko aldi berean hiru ale sortzean datza:

- Iturburu-kodean eratzen dena, gero erabiltzaileak berak edita dezakeena.

- Txantiloia, sortuko diren wiki orrien eredua dena eta edukien itxuraren aldaketa eskura jarriko duena.

- Nabigatzaileak, eskatu ahala, eskaintzen duena.

Wikipedian parte hartu nahi baduzu, hona hemen edizioa errazten duen tutorial txiki bat

• Estandar bat erabiltzeko joera

Hasiera batean, WikiWikiWeb sintaxiak estandarraren funtzioa bete zuen; orain, wiki motorren arabera, hainbat aukera daude. Garatuenek, esate baterako, taulak, txantiloiak, irudiak, formula eta elementu elkarreragileak erabiltzea ahalbidetzen dituzte.Tiki Wikia horren adibide da.

• Web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna

Wikiek hipertextuak sortzerabultzatzen dute; hori dela eta, wiki bateko web orri bakoitzean bertan beste webetara bideratzen dituzten hainbat esteka aurki daitezke. Testua goitik behera irakurtzea badaiteke ere, ez da beharrezkoa izaten: loturaren baten gainean klik egitean, norberak bere interesaren arabera komeni zaion irakurketa ibilbidea aukeratuko du. Hori guztia errazteko, lotura-eredu bat erabiltzen da.

• Bilaketen sakontasuna

Wiki guztiek bilaketa-zerbitzua dute; dena den, bilaketaren sakontasuna wiki bakoitzaren barruko antolaketan datza: datu base garatua du, wikiek bilaketa garatzen dute, web orrien izenburuetan ez ezik, web orri horien testuetan zehar ere.

• Aldaketen kontrola

Lehentasuna edizioari ematen zaio. Ikusi dugunez, ezaugarri nagusia irekiera da; horren ondorioz, beharrezkoa izaten da erraztasun hartatik sortzen diren web orrien aldaketak kontrolatzea: hori helburu izanik, web orri bat sortzen denean, automatikoki aldaketa web orria sortzen da, nork aldatu duen eta zer aztertzea ahalbidetzen duena. Era hortan, ados ez bagaude, beti eskura daukagu, gaizki dagoena ezabatuz, aurreko bertsio batera (ondo zegoen batera, alegia) itzultzea.

Wiki eredua zein den, edozein erabiltzaileren esku dago zuzentzea; bestela, wiki sarrera baten aldaketak iragazteko ardura hartzen duen bibliotekariek bereziki gauzatuko dute.

Horixe da txikizioen aurkako neurririk zorrotzena. Zer dela eta zuzentzeko premia hori? Hain justu, wikiaren indarrean datza haren ahulezia: bertan lehentasuna edizio libreari ematen zaionez, ondorio gisa, gutxitan bada ere, haren konfiantza eta askatasuna baliatuz, erabilera okerra egiteari bandalismoa deitzen zaio. Zenbait kasutan, gaiarengatik berarengatik edo erabiltzailearen jarrerarengatik, zenbait wiki sarreratan okerreko erabilera egiten da:

- edukien zati handia ezabatuz,

- okerren bat aurretik argitaratu den testu batean gehituz,

- baieztapen subjektibo eztabaidagarriak txertatuz,

- arauei jaramonik egin gabe,

- spam-a bertaratuz,

- bilatzaileetako postuetan lehengoratzeko asmoko informazioak: aipamenak, estekak... sartuz,

- norberaren produktuak edo ideiak inposatuz,

- egile-eskubideei muzin eginda, besteren informazioa erabiliz.

Horrelako bandalismoaren aurka, badago nola erantzun:

- aldatu den web orria lehenengora itzuliz, asmo txarreko aldatzailea aspertu arte,

- ez-bidezko erabilera egiten dutenen IP helbidea blokeatuz,

- oker aldatzen ari den web orria blokeatuz, haren edizioa galarazteko,

- aldaketak egin aurretik, erregistratzeko baldintza betearaziz.

No hay comentarios: