lunes, 31 de diciembre de 2007

WEB 2.0 ETA EUSKARA

WEB 2.0 ETA EUSKARA
Web 2.0 eta Euskara:

Euskara 2.0 ere errealitatea da. Edo izan behar du. Euskarak eta Euskal Herriak eraberritze etengabea barneratu behar dute. Euskarak ere teknologiak behar ditu egun. Teknologiak euskaratu behar ditugu. Eta euskara teknologien bidez munduratu. Euskarazko tresna propioak garatu eta erabili behar ditugu. Eta Interneten euskarazko edukiak sortu eta irakurri. Garatu eta erabili. Sortu eta irakurri. Teknologiak, berez, hutsalak dira. Ez dira ezer gu gabe, erabiltzaileon indarrik gabe. Euskarazko tresnak eta edukiak sortze hutsak ez digu etorkizun teknologikoa bermatuko. Euskarazko tresnak erabili eta euskarazko edukiak irakurriz egingo baitiegu aurre Internet oinarri duen globalizazioaren eragin kaltegarriei. Euskarak gure bizitzako esparru guztiak bete behar ditu. Teknologia berriak eta Internet beste kanal bat gehiago dira egun. Ahaztu ezin ditugun eta geure egin behar ditugun espazioak dira. Euskarak teknologiaren munduan erronka berriak ditu. Informazioaren jendartean parte hartu behar du, berritzailea izan behar du: bere txokoa egin behar diogu. Euskara «globalizatu» behar dugu. Euskara distantziarik gabeko espazio birtualean mundu guztiko hizkuntza bihurtu behar dugu. Hori da Euskara 2.0: euskararen egungo erronka teknologikoa. [euskarazko software katalogoa: http://softkat. ueu.org/]

Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, StartUp eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2007 ko Azaroan sarean aurki daitezken bakan batzu dira.

Tresna orokorrak Euskal baliokidea
Google------------------------------------Elebila

Platial.com-------------------------------Tagzania

You Tube ---------------------------------EuskalTube

Blogger -----------------------------Blogak.com, mundua.com, blogari.net

Del.icio.us --------------------------------Bildu

Slashdot---------------------------------Sustatu, Marrapuntu

Digg.com -------------------------------Zabaldu.com

Bloglines.com----------------------------alesti.com

fotolog.com---------------------------------nirudia.com

freevlog.com-------------------------------NireTV.com

WEB 2.0 ren TEKNOLOGIA ETA ZERBITZARIAREN SOFTWAREA

WEB 2.0- ren TEKNOLOGIA ETA ZERBITZARIAREN SOFTWAREA
Teknologia:

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

-CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta Mikroformatuak

- AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak.

- Java Web Start

- XUL

- RSS/ATOM formatuetan oinarritutako sindikazio eta datuen gehikuntza.

- Zentzua duten URL errazak.

- Blog batean posteatzeko gaitasuna.

- JCC eta APIak REST edo XML

- Sare sozialetako zenbait berezitasun.

Orokorrean:

- Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.

- Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.

- Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.

Zerbitzariaren softwarea:

Web 2.0ren funtzionalitatea, dagoeneko ezarririk dagoen Web zerbitzariaren arkitekturan oinarritzen da, baina kasu honetan garratzi handiagoa ematen zaio sistemaren sostengu lanak egingo dituen softwareari. Sindikazioa publikazio metodoetatik edukien kudeaketa dinamikoan ezberdintzen bada ere, web zerbitzuak datu baseen eta lan fluxuen oinarri sendoagoa eskatzen dute, eta zentzu horretan, intranet batetan ohikoa den aplikazioen zerbitzari baten itxura hartu dezakete.

Garatzaileek orain arte zerbitzari unibertsalaren ikuspuntua erabili dute, berak bere barnean oinarrizko funtzionalitateak biltzen dituenak, edo Web zerbitzariaren ikuspuntua plugin, bere barnean publikazio tresna hobetuak API interfaze eta beste tresna batzu biltzen dituenak. Aukeratzen den ikuspuntua aukeratzen dela ere, ez da espero Web 2.0arekiko eboluzioa modu eraginkorrean aldatuko dutenik.

WEB 2.0

Web 2.0

Zer da Web 2.0 ?

Behin baino gehiagotan ikusi, entzun, edo irakurri dugu azkenaldian. 2.0 kontzeptua indarra hartzen ari da etengabe. Han eta hemen aurkitzen dugu. Eta egun, Web 2.0rekin Interneten inguruan sortu kontzeptua testuinguru guztietan aplikagarria dela dirudi: politika, publizitate edo herri. Web 2.0 edo Internet 2.0tik, Politika 2.0, Publizitatea 2.0 eta Euskal Herria 2.0 ere sortu dira. Eta Enpresa 2.0, Kazetaritza 2.0, Hezkuntza 2.0, eta Liburutegia 2.0. Baita Euskara 2.0 ere. Baina, dena izan daiteke 2.0? Eta zer da, berez, 2.0 kontzeptua? Zer suposatzen du? Eta zer darama bere barruan?

Interneten ibiltzen bazara, konturatuko zinen 2.0ak alde guztietan daudela. Baina, ba al dakizu zer esan nahi duen zenbaki zehatz horrek? Bertsioren bat, edo? Ba ez... edo bai, baina baita hori baino askoz gehiago ere. Interneten bigarren belaunaldiak Web 2.0 izena hartu du —O´Reilly Mediak proposatutako terminoa—, eta, izenak ez ezik, belaunaldi horrek berak arrakasta izugarria izan du. Horregatik dabiltza 2.0ak bolo-bolo.

Web 2.0 O´Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio elkartrukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke Webgune sozialak komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Izan ere, jendearen parte-hartzean eta informazio-trukean oinarrituak dauden web-zerbitzuek osatzen dute Web 2.0. Web gune eta atari tradizionaletan, haietako editoreek edo Webmasterrek lantzen dituzte edukiak, eta erabiltzaileak kontsumitzaile soilak dira. Hau da, egunkari batek, adibidez, bere webgunean bere berriak jarriko ditu, eta zuk berri horiek irakurri ahal izango dituzu, eta kito, hor bukatzen da web gune tradizionalen bidea. Web 2.0ren kasuan, berriz, zuk irakurri duzun berriari buruzko iritzia eman ahal izango duzu, besteena ezagutu, eta, are gehiago, zu zeu izan zaitezke kazetari eta nahi dituzun berriak eman, edo beste batek idatzi duena osatu, zure jakintza besteenari gehituz. Horrela, esan daiteke Web 2.0 gune sozial bat dela, non edonork bere lekua izan dezakeen. Guztiok izan gaitezke eduki-sortzaile WEB 2.0an.

Erabiltzaileak dira, beraz, Web 2.0ren bihotza, eta, parte-hartzea, komunikazioa, trukea eta kolaborazioa arima. Eta, noski, horri guztiari gorputza emateko, ezinbestekoak dira hainbat tresna:RSSak, Wikiak, blogak...

Web 2.0ri esker, komunikazioa ireki egin da sarean, eta horrek, besteak beste, askatasuna ekarri du. Lehen, informazioa gutxi batzuek maneiatzen zuten, baina orain, ia edonork komunikabideek adina indar izan dezake. Lehen irentsi soilik egin zitekeen informazioa, orain, kontrastatu egin daiteke, jendearen iritzia ezagutu eta nork berea eman, publizitate engainagarriari aurre egin, eta abar. Azken finean, informazioaren demokratizazioa ekarri du Interneten belaunaldi berriak.
2.0 eta gisako zenbaketa sistemak softwaregintzan edo programa eta aplikazioen garapenean erabiltzen dira gehien. Zenbaketak programa baten bertsioa definitzen du. Pentsa dezagun lehen bertsioa 1.0 dela. Jasaten duen aldaketa edo eguneratze bakoitzeko zenbakia gorantz doa. Aldaketa txikia bada, 1.1 bertsioa kaleratu daiteke. Baina aldaketa handiek 2.0 bertsioa ere eragin dezakete, salto bakar batean.

Beraz, 2.0 kontzeptuak iraultza teknologiko bat suposatzen du. Jauzi bat. 2.0k egoera eta zerbitzu berritzaileak dituen eremu eguneratu bat dakarkigu. Politika 2.0 politikaren munduan aldaketa definitzen duen kontzeptua da: besteak beste, jendartearen aldaketa, parte hartzea eta sentsibilizazio bideen eraldaketa oinarritzat dituen politikaren bigarren belaunaldia zehazten du. Berdin Publizitatea 2.0. Publizitatea 2.0 kontzeptuak publizitate jardueren eta jendearengana iristeko modu berri eta ezberdinen fasea aurkezten digu. Zerbait aldatu da jendartean, eta ondorioz, zerbait aldatu behar da publizitate estrategian. Kuriosoa gerta dakiguke zenbaketa sistema teknologiko bat bizitzako arlo guztietan aplikatua izatea. Baina ez da kasualitatea. Kausalitatea baizik: teknologiak bizitzako esparru guztiekiko zeharkakoak dira; arlo guztietan aplika daitezke, eta gutxien espero dugun esparruetan ere erabiltzen dira. Teknologia berriak eta Internet gure bizitza eta bizitzeko modua aldatzen ari dira: gustatu edo ez; konturatu edo ez. Jendartea erabat aldatzeko gai diren tresna berri eta indartsuak ditugu eskura. Eta aldaketa ematen ari da, etengabe, ezeren edo inoren zain egon gabe.

Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta weborriez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.

Laburbilduz, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)

IRASKAKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

IRAKASKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK:

Gaur egun Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) aplikazio-eremu garrantzitsuenetako bat hezkuntza da. Izan ere, hezkuntza-etapa guztietan ari dira teknologia horiekin lanean, eta gero eta normalago egiten zaizkigu hainbat eta hainbat izen.

* Horietako batzuek nola edo hala bestelako ikasmolde bat irudikatzen dute: irakaskuntza telematikoa, hezkuntza birtuala, on-line ikasbidea, Ikasteko Ingurune Birtuala, tele-irakaskuntza edo tele-ikasketa, e-learninga-a...

* Beste batzuek, berriz, ohiko ikasgela presentzialetan teknologia berri horien aplikazio modua-edo islatzen dute: IKTen integrazioa, arbel digitala, informatika-gelak...

* Badira beste izen asko baliabide edo ikas-material berrien alderdia azpimarratzera etorri direnak:Webquest-ak, altxorraren bila...

* Azkenik, alderdi tekniko eta informatikoarekin bete-betean lotu arren, hezkuntzan aplikazio asko izango dutela etengabe azaltzen zaizkigunak:Web 2.0, web semantikoa, tag-ak edo etiketak, RSS-ak edo jarioak, blogak....

Izenak izen, argi dago ordenagailuz eta interneterako aplikazioez baliatuta, ohiko ikasgelaren eremuan ala ikasgela birtual berrietan, zerbait edo zerbaitetan ikasteko eta irakasteko egiten diren saioak gero eta gehiago direla eskola-munduan. Are gehiago, zenbaitetan ematen du hezkuntza-sistema halako iraultza baten atarian dagoela, nahiz egunerokoan IKTen benetako erabilerak irudi horri dexenteko ñabardurak egin beharra adierazten digun.

Hezkuntzan bada joera nabarmen bat, berrikuntza eta hobekuntza nahastearena, alegia. Irakaskuntza hobetzeko asmoz geure bihurtzen ditugu eskaintzen dizkiguten berrikuntzak eta azterketarako tartea ere hartu gabe ekartzen ditugu gure eguneroko jardunera. Halaxe gerta daiteke IKTek hezkuntza-testuinguruetan izan dezaketen erabilerarekin eta behar-beharrezkoa da gai honi behar duen arreta eskaintzea.

Teknologiak gure bizimododua eta lana errazteko eta arintzeko tresnak eta bitartekoak eskaintzen dizkigu. Teknologiaren berrikuntzak, bestalde, gero eta azkarrago gertatzen dira eta askotan astirik ere ez dugu izaten ezagutu eta praktikan ipinita ondorioak ateratzeko. Berahala datorkigu gainera hurrengo tresna edo asmakuntza eta berria ezagutu beharrak aurrekoen gaineko hausnarketa galerazten du.

Fenomeno hau bizitzako edozein arlotan gertatzen da eta, nola ez, baita hezkuntzan ere. Duela 40 urtetik hona irakasteko prozesuetan erabili izan diren baliabide teknologikoei erreparatzen badiegu, zailtasun handiegirik gabe konturako gara zein garapen gertatu den.

Bideoa, telebista, ordenagailuak, hizkuntz laborategiak, internet... horiek guztiek poliki-poliki izan dute sarbidea eskola-munduan. Gaur egun jakin badakigu tresna horien erabilera hutsak ez duela inondik ere hobekuntzarik ekarri. Ez ginen bat-batean hobeto irakasten hasi bideo-pelikulak ikasgelan sartu zitzaizkigunean, ez horixe! Egia da hasiera batean gure ikasleentzat horien erabilera motibagarri eta pizgarri suertatu zela eta arreta handiagoz ari zirelako sentsazioa izan genuen. Zenbat denboraz, baina? Zertan zen benetan hobekuntza hori, irakatsi eta ikasteko prozesuak ikuspuntu didaktikotik aztertuta?

Teknologiak ez dio aurrera egiteari utzi eta arbel digitalak zein blogak dira orain moda-modako tresnak, sarritan liluratu egiten gaituztenak. Hala ere, horien ekarpen didaktikoa aztertu beharko dugu, horien erabilera-baldintzak zein diren, inplikazio metodologikoak zein mugak zertan diren...

Bestela esateko, irakaskuntzako profesionalek teknologia berrien inguruko azterketa sakona egin behar dute, derrigorrez. Eta azterketa hori, jakina, irizpide didaktikoen araberakoa beharko du izan, beti ere kontuan izanda teknologiak hezkuntza-helburuen menpekoa izan behar duela.