jueves, 3 de enero de 2008

TEKNOLOGIA BERRIAK CURRICULUMEAN BARNERATZEA

TEKNOLOGIA BERRIAK CURRICULUMEAN BARNERATZEA
Teknologia berriak eta curriculuma:

LOGSEK bidea irekia utzi zuen Teknologia Berriak baliabideen arabera txertatzeari begira, curriculum eredu ireki eta malgu bati esker, zehaztapen maila ezberdinetan garatzeko. Curriculuma zehazteko mailak hauek izanik:

1. Lege-oinarria (LOGSE)
2. Oinarrizko Curriculum Diseinua (OCD), autonomia erkidego bakoitzak egindakoa.
3. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (honen barne Ikastetxearen Ikasketa Proiektua eta Ikasgelaren programazioa daude)
OCD oinarri hartuta, Ikastetxeak hiru zehaztapen maila garatzen ditu: Hezkuntza proiektua, Ikasketa proiektua eta Ikasgelaren programazioa.

• Teknologia Berriak Oinarrizko Curriculum Diseinuan (OCD)
Oinarrizko Curriculum Diseinuak irizpide soziologikoak, psikologikoak, filosofikoak eta pedagogikoak oinarri hartuta hezkuntza sistemaren helburuak eta metodologia jasotzen ditu, eskolarentzako orientabide gisa.

LOGSE legearekin Curriculum Diseinuak Teknologia Berriak txertatzen ditu hezkuntza proposamenean, baina ez ditu aipatzen gap digitalaren ondorioz sortutako desberdintasunak; Europar Batasunak Informazioaren Gizartean herritarren erabateko partaidetza lortzeko gap digitalaren aurka borroka egin behar dela dio, bera baita bazterketa, diskriminazioa eta desberdintasuna dakartzana.

Curriculum Diseinuan ikastetxeen eta irakasleen autonomiarako aukera ematen da. Horregatik Ikastetxearen Ikasketa Proiektuak sortzen dira, irakaskuntza proposamenak zehazteko; zeregin horretan Teknologia Berriek eginkizun garrantzitsua dute. Bai Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere, Teknologia Berriek beren tokia hartu dute Curriculum Diseinuan. Haur Hezkuntzan esaterako, ikus-entzunezkoak edukietan eta baliabide didaktikoetan txertatzen dira. Lehen Hezkuntzan, pertsonaren garapena, autonomia eta nortasun pertsonala eta soziala sustatzearen bidetan, baliabide informatikoak eta ikus-entzunezkoak sartzen dira.

• Teknologia Berriak Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan

Hezkuntza Proiektuak dokumentu batean ikastetxearen plangintza jaso eta eskola elkarte osorako hezkuntza planteamendu orokorrak adierazten ditu (irakasle taldeak lanuda eta Eskolako Kontseiluak onartua).

Teknologia berriekin zerikusia duten hainbat kontu dokumentu honetan jasota agertzea garrantzizkoa da: materiala eta espazioak, ikastetxearen errealitatearen araberako giza baliabideen antolaketa, baliabide teknologikoen arduradunaren zereginak eta jardunaldia.
• Teknologia Berriak Ikastetxearen Ikasketa Proiektuan

Ikasketa Proiektuak hauexek hartzen ditu oinarri: curriculum ofíciala (OCD), Hezkuntza Proiektua, eskola testuinguruaren azterketa eta ikastetxeko irakaskuntza-jardunaren ondoriozko esperientzia. Irakasleen klaustroak landu eta onartutako Hezkuntza Proiektuaren barne dago.

Teknologia Berriak dokumentu horretan bildutako zenbait ataletan duten garrantziarekin jaso behar dira bertan, mailaka, zikloka eta etapaza garatuko diren helburuak, edukiak, baliabideak eta funts metodologikoak islatuz. Kontutan hartuko dira egin beharreko jarduerak, horietariko bakoitza banaka edo taldeka garatzea erabaki ahal izateko, betiere ikasleen aurre ezagutzak, ikastetxeko baliabideak, informatika programen aukeraketa egokia….aintzat hartuz.

• Teknologia Berriak Ikasgelaren Programazioan

Ikastetxearen hirugarren zehaztapen maila da ikasgelaren programazioa, irakaslearen ardurapean gertatzen dena. Irakasleen talde lana beharrezkoa da irakasle ororen programak koordinatzeko eta teknologia berreen txertaketa ikasleen aniztasunari egokitzeko. Azkenik, garrantzizkoak izango dira, noski, materialak, edukiak, jarduerak, metodoak eta ebaluazioa (ikasleen mailarekiko egokitzepena, taldekatzearen egokitasuna, lorturiko motibazioa…)

No hay comentarios: