viernes, 11 de enero de 2008

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA HEZKUNTZA: IRITZIA

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA HEZKUNTZA: IRITZIA

Teknologia berriak eta hezkuntza:iritzia

Argi dago, teknologia berriek eragin zuzena izan dutela gaur egungo gizartearen antolamenduan eta noski, irakaskuntzan ere. Honen adibide dugu Internet. Orain urte gutxi, Internet informazio iturri soila zen, gaur egun ordea, gu geu interneten partaide bilakatu gara Web2.0ari esker.

Hasiera batean mota guztietako informazioa bilatu ahal genuen interneteko Web orrietan, baita mezuak bidaliz beste pertsonekin komunikatu ere. Egun, Web 2.0ak izugarrizko iraultza suposatu du: erabiltzaileok sujetu pasibo izatetik, hau da sujetu hartzaile izatetik, sujetu aktibo izatera pasa gara. Webgune hauetan gure iritzia eman dezakegu, ideiak trukatu, orohar parte hartu.

Beraz, ezin uka, iraultza honek eragina izanen duela eta duela irakaskuntzaren alorrean. Irakaskuntza ulertzeko modua aldatu eginen du. Web 2.0ak. Batetik aldatu egin da ikasleek informazioa jasotzeko modua, , bestetik irakaslearekin harremantzeko moduak ere aldatu egin dira. Baita ere, ikasleek beren lanak blogetan aurkezten dituzte sarri…

Nere ustez baliabide berri hauek erabiltzeak bere abantailak ditu; ikasleari independentzia gehiago ematen diola uste dut. Hau da, ikasleak aukera du lanen jarraipena etxetik egin ahal izteko, bere iritziak adierazteko…Aukera honek komunikatzeko modu anitzak ematen dizkigu: argazkiak, bideoak,lanak… elkarbanatu eta hauek komentatzeko aukera dugu. Zentzu honetan, irakasleak ere ikasleen lanaren jarraipen zuzena egiten du.

Bestalde, esan beharra dago baliabide hauen beste abantaila bat erabilterrak direla da. Hauek erabiltzeko ez da beharrezkoa informatizan jakitun izatea.

Web 2.0aren tresnen artean, hezkuntzaren alorrean blog eta wiki-a dira erabilienak.

Hezkuntza eta blog-ak:

Bloga ikasleek zein irakasleak sor dezakete, kasu batean edo bestean helburu ezberdinak lortuko ditugu.

1) Irakasleak bloga sortzen duenean:

- Gelan landutako gaien inguruan gehiago irakurtzea lortuko du

- Ikasleek gaiaren inguruan informazioa era autonomoan bilatzea bideratuko du.

- Ikasleen kritikotasuna eta gogoetak egiteko trebetasunak bultzatuko ditu.

-Ikasle guztien partehartzea bultzatuko du.

2) Ikasleek bloga sortzen dutenean:

-Idazteko gaitasuna landuko da.

-Lanak eta ideiak elkarbanatuko dira ikasleen artean.

Baliabide hauek irakaslearen zein ikaslearen eguneroko tresna bilakatzea oso positiboa iruditzen zait. Irakasleari dinamismoa eman ahal diote bere zereginean, baliabide hauek protesten jakin behar luke irakasle batek. Aldi berean, ikasleak etekin handia atera dezake tresna hauek egoki tratatu ezkero.
Honek ez du esan nahi ohiko baliabide eta tresnak alde batera utzi eta gutxietsi behar direnik. Egokia litzateke eskura ditugun baliabide guztien artean oreka bat bilatzea eta bakoitzaren alderdi positiboak baloratzea eta hauei etekina ateratzea.

No hay comentarios: