jueves, 3 de enero de 2008

WIKIAREN TREBETASUNAK ETA BALIAGARRITASUNA

WIKIAREN TREBETASUNAK ETA BALIAGARRITASUNA
Trebetasunak:

Normalean, wikia produktu burututzat hartzen da, ikerkuntza baten emaitza, sailkatuta ematen den ezaguera, kontsultagarria dagoen jakintza; dena den, oso aberatsa izan daitekeen beste erabilpen bat ere badago: wikia ikasketa prozesu baten oinarri gisan erabiltzea, egin ahala ikasten denaren metodologia. Hori dela eta, wiki bat eraikitzean garatzen diren zenbait trebetasun aipatuko ditugu jarraian:

*Informazioaren kudeaketa eta trebetasun digitala:

-informazioa bilatu, aurkitu, aztertu, kudeatu, bereganatu, laburtu, azaldu eta partekatzeko trebetasunak

-aurreko prozesua aurrera eramateko ezaguera lortzea,

-hainbat euskarritan gordetzen jakitea,

*Partaidetzaz eta elkarlanaz sortutako lan gunea gauzatzea,

*Norabide bakarreko eta mailakatua ez den ikas prozesu bat posiblea egin duen trebetasuna gauzatzea,

*Ikaste-prozesu bateko eragile guztien artean ezaguera garatzea.

Trebetasun horiek irakaskuntzarekin estuki lotzen badira ere, edozein prozesuri egokitu dakizkioke: lantegi handi batean —autogintzan esate baterako—, produktu bat ekoizten denean, wiki bat izan daiteke prozesu horretan partaide guztien euskarria, non bakoitzak, bere neurrian, prozesu horretan sakonki menperatzen duen esparrutik prozesukideei eskaintzen dien bere ezaguera. Beste alde batetik, wiki bat, era berean, norberaren proiektuei egokitu dakieke; helburu horretarako wiki aukerarik erabilgarriena Tiddly Wiki-arena da: fitxategi bakar batean telefono zenbakiak, nabigazio batean hartu diren apunteak, burutazioak... eskuragarri jartzea erraztuz.

Baliogarritasuna:

Plataforma gisan, wikiak arrakasta handia lortzen ari dira, irakaskuntzan bereziki. Zer dela eta? Esan bezala, ikaste/irakaste prozesu baten bilakaera eta wiki baten eraikuntza elkarren parean joan daitezkeelako, batak bestea indartuz. Hona hemen irakaskuntzan wikien erabilera arrakastatsuaren zenbait adibide:

*Eduwikiak, ikas-prozesu baten bitartekoa

-Ikaskuntzaren gune birtualak sortzean,

-Ikaskuntza baten baliabide gisan: adibidez, artikulu zientifikoak nola -idazten diren lantzeko aitzakian, [Wikipedi Wikipedian] parte hartu, sarrerak txertaraziz,

-Interneten norberaren nortasuna nola eraiki eta besteekiko harremanak nola sortu sustatzean,

-Portafolioa, taldearen zein ikasle bakoitzaren apunteen pilaketa egitean,

-Taldelanean osatu den ikaskuntza prozesu baten euskarria hedatzean,

-Baloreen aldarrikapena egitean: esate baterako, auzolanaren balioa geureganatzeko, txikizioen aurka ** Kaxero@Mundua blogean aldarrikatzen den arrastoa jarraituz, zintzotasuna aldarrikatuz.

*Ikastetxeen baliabide bat, zenbait ekintzaren euskarri:

-Aldizkari digitala,

-Eskolaz kanpoko ekintzak,

-Esperientzien argitalpenak,

-Bitartekoen bildumak,

*Web-orri pertsonalak

-Irakasleen ezaguera edota baliabideen datu basea antolatzeko,

-Irakasleek ikasleei eskura jarritako bitarteko bilduma errazterako.

No hay comentarios: