jueves, 3 de enero de 2008

WIKI

WIKI
Wikiaren jatorria ezagutzeko, 90. hamarkadara jo behar dugu.1994an, Ward Cunninghanek lehenengo wikiwikiweb asmatu eta 1995eko martxoaren 25ean interneteko zerbitzari batean martxan jarri zuen. 2001ean, Jimmy Wales-ek eta Larry Sangere-k Media Wiki softwarea sortu zuten, gero Wikipedia bera gauzatzea erraztuko zuena.

Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.

Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:

- gai bat erraz garatu,

- garapen horren ibilbidea gorde,

- eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli,

- gaien arteko lotura erraztu,

- ia aldi berean argitaratu.

Dena den, definizioan bi termino bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.

Wikiak ez daude berdin garatuta hizkuntza guztietan: Wikipediak, esate baterako, inglesezko bertsioak 2.074.566 sarrerak ditu, gaztelaniazkoak 295.001, eta euskarazkoak, berriz, 21.220 (2007ko azaroaren 3an egindako kontsultan). Datu eguneratuak jakin nahi izanez gero, WikiMedian aurkituko ditugu.

No hay comentarios: